XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Urte asko zeramatzaten gizonek Jainkoa ezagutu nahirik.

Bakarti aurkitzen ziren lurrean.

Batez ere neguan, dena ilunagoa eta hotzagoa denean.

Noiz etorriko ote zen argia mundura?
Noiz nabarituko ote zuten Jainkoaren maitasuna?
Noiz abestuko ote zuten gizonek Alleluia?.

- Eta gau batetan, jenderik gehienak jakiten ere ez zuela, Belenen... estalpe batetan... Jesus haurra jaio zen, pobreki.

Haren gurasoak pozez bete ziren.

Bai artzaiak ere. Zoragarri gertatu zitzaien, jaioberri bat, gauaren erdian ezagutzea.

- Geroztik gau hura Eguberri da.

Geroztik haur hura Jesus da.

Geroztik gizonek argia eta beroa nabaritzen dituzte.

- Poztu zaitezte, adiskideok, artzaiak poztu ziren bezala.

Aurki zaitezte, haiek Belenen bezala.

3. Gabon kanta
4. Ikusketa
- jaiotzara ingura daitezela
- taldeka ekarri
- gero korro bat egin, eserita nahiz zutik direla
.

5. Berri onaren irakurraldia (Lk 2, 8-18)
(lasai eta garbi, gertarizko esaneran).

6. Gabon kanta
7. Ikusketa
- talde bakoitzak, Eguberriari buruz egin duen lana aurkezten du.